Urriaren 15ean, mundu osoko pertsonek kaleak eta plazak hartuko dituzte. Amerikatik Asiara, Afrikatik Europara, jendea altxatzen ari da bere eskubideak erreklamatzeko eta benetako demokrazia eskatzeko. Orain denok mundu mailako protesta baketsu batean elkartzeko momentua heldu da.
Ezarritako botereek pertsona gutxien mozkinengatik jokatzen dute eta ez dute herritar gehienen nahia entzuten. Argi dago berdin zaiela zeintzuk izango diren ordaindu beharko ditugun giza-kostuak eta higadura ekologikoa. Horregatik, egoera onartezin hau bukatu behar da.
Ahots bakar batean elkarturik, politikariei eta hauek zerbitzaten dituzten finantza-eliteei jakinaraziko diegu guk geuk, jendeak, gure etorkizuna erabakiko dugula.
Ez gara politikarien eta bankarien esku dagoen merkantziarik; ez gaituzte ordezkatzen.
Urriaren 15ean kaleetan elkartuko gara eta munduan nahi dugun aldaketa sortzen hasiko gara. Era baketsu batean manifestatuko gara, eztabaidatuko dugu eta antolatuko gara gure helburua lortu arte.
Elkar gaitezen garaia da. Entzun diezaguten garaia da.
Urriaren 15ean, har ditzagun munduko kaleak!